kaixo lagunak!!!

viernes, 6 de mayo de 2011

Gaitasun digitala


Ikusi dugun lehenengo bideoan IKTek nola aurreratu diren eta hezkuntzan zer nolako eragina izan duten azaltzen du. Eskolan eta bizitzaren esparru askotan gauzak ikasteko eta ikusteko moduak aldatu dute tecnología berriek. Lehen eskolan gauzak ikasteko liburuak eta irudimena erabili behar zuten haurrek. Gaur egun ostera, internetek aukera ematen digu imaginatuko ez genituzkeen gauzak ikusteko. Adibidez, dinosaurioak nola bizi izan ziren, eguzki sistema nola dagoen eratuta eta gorputza barrutik nolakoa den.

Bigarren bideoan berriz, interneten erabilerari buruz hitz egiten du. Esaten du Internet erabiltzen dugunean kritikoak izan behar garela eta ondo erabiltzen jakin behar dugula. Hau da, alfabetizazio digitala ez da bakarrik teknologiak erabiltzen jakitea baizik eta erantzunkizuna izatea, interneten bilatzen dugun informazioa erabiltzen, kudeatzen, interpretatzen jakitea.
Horrez gain esaten du honen guztiaren atzean merkatu bat dagoela eta kontu handiarekin ibili behar garela interneten datu pertsonalak ematen ditugunean ( argazkiak, bideoak,,,). Hau horrela izanda,  kontsumitzen duguna nork eraiki duen topatzea eta aztertzea garrantzitsua da sarean dagoen guztiaren atzean interes batzuk daudelako.
Horregatik garrantzitsua da honen aurrean jarrera kritikoa edukitzea eta hau irakastea. Gure buruari galderak egin ahal izateko eta beti erantzunkizunez jokatzeko.

lunes, 11 de abril de 2011

Eten digitala

ETEN DIGITALA

Irakurri dugun artikuloa Julio Cabero Almenarak idatzitakoa da eta bertan eten digitalari buruz hitz egiten du. Baina zer da eten digitala?
Sarera edota teknologi konkretu batzuetara sartu daitezkeenen eta ez daitezkeenen arteko bereizketa, bai kontsumitzaile zein produktore mediatiko bezala. Beraz, teknologia hau erabiltzen duten eta ez dutenen artean desberdintasunak sortzen dira.Eten digitala herrialdeen, eskualdeen, instituzioen eta pertsonen artean dagoen eten sozioekonomikoaren ondorio zuzena da. Bizi garen gizartean ezagutzen ditugun ekonomi ereduak kapitalistak eta neoliberalak dira eta IKTak gizartean txertatzen ari dira ikuspuntu filosofiko eta ekonomiko honetatik. Beraz, gizartearen zati bati emango diote erantzuna soilik eten digital hau areagotuz. Honekin, arrisku baten aurrean gaude eta hau da: teknologia berriak erabiltzeko aukera ez duten herrialde, pertsona, erakunde, etab...teknologia baztertze honek nolabait herrialde pobre eta aberatsen arteko banaketa areagotu duela.

Autorearen ustez, ez dago eten ekonomikoa soilik. Eten ezberdinak daude: politikoa, hezkuntzakoa, jatorrizkoa, genero etena, hizkuntzakoa, irakasleen eta ikasleen artekoa eta psikologikoa.
Eten digitalak azaltzeko orduan, bi motatako joerak bereiz daitezke:
1-Biguna: Arazoaren ekoizpena teknologia, telekomunikazio eta informatikaren infraestrukturetan aurkitzen da.
2- Gogorra: Honen arabera, eten digitala gizarte kapitalistan ematen den desberdintasun sozial eta ekonomikoaren ondorioa da. Horrela, hezkuntza eta osasun zerbitzuen kalitatearen arabera ezberdintzen diren herrialdeak teknologia berrien erabileraren arabera ere mailakatuko dira.

Zein izan beharko da eskolaren papera?
Eten digitala pertsonek daukaten formazio eta hezkuntza egoeraren ondorioz sortzen da. Pertsona bat ez bada gai IKTak erabiltzeko, ez badu alfabetizazio digitala jaso arazoak izango ditu erabiltzeko. Etorkizuneko biztanleak alfabetatuak egon beharko dira ez bakarrik hizkuntza idatzian arlo digitalean be bai. Alfabetatze digital honek, pertsonak 3 arlotan konpetenteak izatea ahalbidetuko du: teknologiak erabiltzen jakitea, hauek erabiltzeko jarrera positibo eta errealak edukitzea eta erabilpenerako beharrizanak eta mezuak ebaluatzen jakitea.
Beraz, pertsona batek jasotzen duen hezkuntza adierazgarria izango da teknologiak erabiltzeko edo ez erabiltzeko eta ondorioz informazioaren gizartean ongi bizitzeko eta kanpoan ez gelditzeko. Ikuspegi honek, aldaketak sortarazi ditu ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan. Informazioa kudeatzen, erabiltzen, aukeratzen, ebaluatzen... jakin behar da eta hau eskolatik irakatsi behar da.
Informazio guztia eskura dauka Beraz,eskolako partaideen artean, formakuntza beharrezkoa da alfabetizazio digitalaren alde. Formakuntza nork eman behar duen esaten duenean, autoreak argi dauka enpresek asko lagundu dezaketela. Ikaskuntza komunitateaz ere hitz egiten du Julio Caberok,eta esaten du ziberboluntarioak geletan sartzean beraien ezagutzak konpartitzen dituztela eta horrela eskola erakundean parte hartzen duten guztiak aberastuz, eten digitala sahiestu daitekeela. Hau aurrera eramateko eskolak euren metodologia eta antolaketa aldatzea ezinbestekoa da.
Nire ustez, eskolek eta hezkuntzak argi izan behar dute informazioaren gizartean bizi garela eta ematen den irakaskuntza honetara egokitu behar da.Oso garrantzitsua da
guztiak alfabetizazio digitala jasotzea, ez bakarrik ikasleak irakasle guztiak ere. Informazio guztia eskura daukagun gizarte honetan ezinbestekoa da informazio hau bilatzen, aukeratzen, ebaluatzen, kudeatzen... jakitea eta hau eskolak irakatsi behar du.

lunes, 21 de marzo de 2011

Informazioaren gizartea

Gure bizitzetako esparru askotan, publikoan zein pribatuan, eragina duen globalizazio-prozesu batean gaude murgilduta. Globalizazio-prozesu hau informazioaren teknologia berriei esker gertatu da eta erabateko iraultza izan dira.
IKTak eten gabe aldatzen dira eta giza aktibitateetan sartu dira: edozein lan aktibitatetan, irakaskuntzan, medikuntzan, elikaduran, aisian, turismoa, jolasak eta errealitate birtualak sortzen, harreman pertsonaletan, etab. Horretarako arrazoiak hauek dira, besteak beste: arintasuna, berehalakotasuna, kalitatea, fidagarritasuna, ugaritasuna..
Gainera, informazioa hainbat baliabidez heltzen zaigu eta edonork jaso dezake informazio pilo bat murizketarik eta mugarik gabe.

Informazioaren teknologia berrien inguruan sortu den gizarte berriak baztertu egin du industria-gizartea. Informazioaren edo ezagutzaren gizarte gisa ere ezagutzen den gizarte hau aurrekaririk ez duen iraultza teknologiko baten barruan sortu zen 70eko hamarkadan. Esan dezakegu IKTak modu masiboan erabiltzearen ondorioz industria-gizartea informazioaren gizarte bilakatu dela.
Gaur egun beste sektore bat garatzen ari da, laugarren sektorea edo informazio-sektorea. Sektore honetan informazioa da lehengaia. Informazioaren gizarteko ekonomiaren oinarria informazioa prozesatzea da, baita informazioaren tratamendurako baliabide teknologikoak ere. Informazio-ekonomia orokor batean gaude eta ekonomia honen sorrera joan den mendeko azken mende-laurdenean izandako iraultza teknologikoak erraztu zuen –inola ere eragin–.
Informazioaren teknologia funtsezkoa da iraultza honetan, industria-iraultzetan industria-iturri berriak izan ziren moduan, lurrunezko motoretik fosilen erregaietara edota energia nuklearrera; izan ere, energiaren sorrera eta banaketa industria-gizartearen ezkutuko giltzarria izan zen (Castells 1997:57).

Informazioaren gizartea hobeto ulertzeko bideo batzuk utzi dizkizuet.

martes, 8 de marzo de 2011

web 2.0 the machine is us

HTMLen idatzitako lehenengo web orriak dokumentu baten estruktura definitzeko diseinatu ziren. Hau da, formato zehatza zeukaten eta ezin ziren mugitu.

XML formatua sortu zen,datuak alde batetik bestera mugitu ahal izateko formatoaren egituratik libre. Honen ondorioa hau da: testuak eta edozein dokumentu alde batetik bestera mugitu ahal izatea eta informazioa hori sarean zehar elkartrukatzeko aukera izatea.
Gauzak horrela, gu gara ordenagailuari aginduak ematen dizkiogunak, gu gara makinari irakasten dizkiogunak. Informazioa guztien artean eraikitzen dugulako. Horregatik bideoan esaten da gu makinak garela.

Bideoan hainbat gauza berpentsatu behar ditugula esaten du. Hauek dira: autorearen eskubidea, autoria, nortasuna,etika,estetika,erretorika,estetika, merkataritza,amodioa, gu geu,pribatutasuna.


Edozein gauza publikatzeko,ekoizteko,elkartrukatzeko ahalmena badaukagu, pentsatu behar dugu zertarako egiten dugun, nola egiten dugun eta horrekin zer den adierazi nahi dugun.

lunes, 7 de marzo de 2011

INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Zer da informazioaren gizartea?

INFORMAZIOAREN GIZARTEA


HEZKUNTZA ETA INFORMAZIOAREN GIZARTEA Gure bizitzetako esparru askotan, publikoan zein pribatuan, eragina duen globalizazio-prozesu batean gaude murgilduta. Globalizazio-prozesu hau informazioaren teknologia berriei esker gertatu da, erabateko iraultza izan dira. Informazioaren teknologia berrien inguruan sortu den gizarte berriak baztertu egin du industria-gizartea. Informazioaren edo ezagutzaren gizarte gisa ere ezagutzen den gizarte hau aurrekaririk ez duen iraultza teknologiko baten barruan sortu zen 70eko hamarkadan. Industria-gizartean bigarren sektorea (industria) zen nagusi eta hirugarren sektoreak (zerbitzuak) gora egin zuen, lehen sektorearen kaltetan. Gaur egun beste sektore bat garatzen ari da, laugarren sektorea edo informazio-sektorea. Sektore honetan informazioa da lehengaia. Informazioaren gizarteko ekonomiaren oinarria informazioa prozesatzea da, baita informazioaren tratamendurako baliabide teknologikoak ere. Informazio-ekonomia orokor batean gaude eta ekonomia honen sorrera joan den mendeko azken mende-laurdenean izandako iraultza teknologikoak erraztu zuen –inola ere eragin–. Informazioaren teknologia funtsezkoa da iraultza honetan, industria-iraultzetan industria-iturri berriak izan ziren moduan, lurrunezko motoretik fosilen erregaietara edota energia nuklearrera; izan ere, energiaren sorrera eta banaketa industria-gizartearen ezkutuko giltzarria izan zen (Castells 1997:57). Gaur egun, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek ekonomia-sektore guztien funtzionamendua aldatu dute eta gure eguneroko bizimoduan praktika berriak ekarri dituzte. Ekonomia honen garapenarekin batera antolakunde demokratikoagoak zabaldu dira mikro-mailan eta biztanleriaren sektore handiak merkatutik eta produkziotik baztertuta geratu dira makro-mailan. Ekonomia osoa erabat asimetrikoa da. Mundu-mailan desagertu egin da iparraldearen eta hegoaldearen arteko muga, aurretik ezagutu dugun moduan bederen. Areagotu egin da munduko inguru desberdinen artean hainbat arlotan zegoen aldea: hazkunde ekonomikoan, ahalmen teknologikoan eta gizarte-baldintzetan. Era berean, eskualdeen artean eta hiri baten barruan gizarte-bitaratze edo gizarte-polarizazio nabarmena gertatzen da. (Castells, 1997-1998/1996-1997). Informazioa aukeratzeko eta prozesatzeko ahalmena –eta, hortaz, adimen-baliabideak– garrantzi handikoa da gizarte berri honetan. Ahalmen hauek ez dituzten pertsonak baztertuta geratzen dira. Zehazten den gizartean hezkuntza funtsezko giltzarri bihurtzen da. Hezkuntzak informazio-baliabideetara eta produkzio-baliabideetara sartzeko aukera ematen duenez gero, aukerak ematen dituen edota bazterketa-egoerak areagotzen dituen elementu bihurtzen da. Pertsona guztiek gaitasunak ditugun arren, gaitasun guztiak ez dira berdin baloratzen. Jakintza antolatzeko, kodetzeko eta transmititzeko modua bat dator talde pribilegiatuen moduarekin. Talde hauek ezartzen dituzten trebetasunak menperatzen ez dituzten pertsonak informazioaren gizarteko esparru desberdinetatik baztertuta geratzeko arriskuan izango dira. (CREA, 1995-1998). Horrenbestez, pertsona guztiek jakintzen lorpenean oinarritzen den heziketa izan dezaten errazteaz gain, hezkuntzak beharrezko trebetasunak garatzeko aukera eman beharko du. Informazioa aukeratu eta prozesatzea, autonomia, erabakiak hartzeko gaitasuna, talde-lana, balioaniztasuna, malgutasuna eta antzeko beste trebetasun batzuk ezinbestekoak dira gizartearen hainbat testuingurutan: lan-merkatuan, kultur jardueretan eta gizarte-bizitzan oro har. Espainiako estatuan XX. mendeko azken bi hamarkadetako hezkuntzan eraginik handiena izan duen hutsegiteetako bat hezkuntzak informazioaren gizartean duen zereginari buruz gogoeta ez egitea izan da. Nahikoa izango da garai hartako hezkuntzaren arloko liburu, aldizkari eta plangintzetan begiratzea irakaskuntza informazioaren gizarte batera egokitu nahi zela antzemateko, nahiz eta informazioaren gizarte hori aztertzen eta aipatzen ez zen. Liburu-dendetan informazioaren gizarteari buruzko produkzio oso zabala aurki zitekeen (esate baterako, Naisbitt eta Castells-en lanak) Halaber, hainbat taldek (CREAk kasu) informazioaren gizartean nagusitzen ari zen gizarte-ereduaren ondoriozko desberdintasunak aztertzen zituzten, hau da, informazioaren gizartea sartzeko modua eta hezkuntzak gizarte honetan zuen zeregina aztertzen zuten. Eskola-porrotaren arazoa eta eskoletan gertatzen diren bizikidetasun-arazoak gainditzeko ezinbestekoa izango da neska-mutil guztiek informazioaren gizartean baztertuta ez geratzeko behar dituzten ikaskuntzak ahalbidetuko dituen hezkuntza garatzea. 2001. urtean 10 edo 16 urte bete dituzten gazteek 30 edo 36 urte izango dituzte 2021. urtean. Aurreikus daitekeenaren arabera ordurako Euskadin euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz ez dakienak gizarte-bazterketa jasateko arriskuan izango da. Familia akademikoak, hau da, unibertsitate-titulua duen pertsona bat gutxienez izango duten familiak gero eta gehiago ari dira helburu hori lortzen bere seme-alabekin. Zergatik ez dute eskubide bera izango eta aukera bera izango akademikoak ez diren familia guztiek, behartsuak edo nagusi ez diren kultur taldeetako kide badira ere? 2.1. Industria-gizartea informazioaren gizarte bihurtzeko faseak Lehen fase batean sektorerik trebeenek gidatzeko konfiguratu zen informazioaren gizartea, gainerako sektoreei langabezia, azpiokupazioa edo gizarte-laguntzetatik bizitzea zegokien. Garai hartan sustatu ziren hezkuntza-dinamikek gizarte-bazterketa gainditzeko ezinbesteko ikaskuntzez kanpo uzten zituzten sektore asko eta, horretarako, aniztasunerako egokitzapenaren aitzakia jarri zuten. Ijitoak, arabiarrak edo behartsuak baziren, “gaztelania pixka bat eta kontuak egiten” irakastearekin nahikoa egiten zela pentsatzen zen. Gaur egun, ordea, pertsona guztientzako informazioaren gizartea bilatzen da eta horretarako hainbat arrazoi dago. Testuinguru honetan, hezkuntzak berriro indartu du berdintasunezko helburua eta neska-mutil guztiek informazioaren gizarteak eskatzen dituen ikaskuntza guztiak eskuratzeko aukera izan dezaten beharrezko aldaketa guztiak egitea aztertzen ari da. Hezkuntza-praktikarik onenek ez dute gaur egungo eskolarekin zer egin daitekeen aztertzen; aitzitik, ikasle guztiek gizarte-bazterketaren eta hezkuntza-bazterketaren langa gaindi dezaten lortzeko eskolan egin beharreko aldaketak aztertzen dituzte. Hasierako fasean “aukeratutako” pertsonei zuzendutako informazioaren gizartea planteatzen zen, gizarte-arloko darwinismoaren hizkuntza gogoraraziz. Ez zuen axola ikasle batzuek erritmoari jarraitzea eta beste batzuk pixkanaka baztertuta geratzea. Lehenik taldearen beraren barruan atzeratuta zeudenak bereizten ziren, ondoren ikastetxe bereko beste gela batera eramaten ziren eta, azkenik, ikastetxetik kanpo zeuden unitateetan sartzen ziren. Honela, oharkabean, bazterketa-ibilbideak eraiki ziren, bizikidetasun-arazoak sortu ziren eta, azkenik, delinkuentzia. Bereizte-praktika hauek oso emaitza negatiboak izan dituzte eta kostu ekonomiko eta sozial handia eragin dute. Jakina, praktika hauek babesten zituzten eta beren alde onak aldarrikatzen zituzten pertsona guztiek ez zituzten beren seme-alabak egoera horretan ikusi nahi. Pertsona guztientzako informazioaren gizartean aldagai independentea ondokoa litzateke: hezkuntzako profesionalok gure seme-alabentzat nahi ditugun ikaskuntza-prozesuetan ikasle guztiek barne hartzeko aukera izatea. Hezkuntza-sistema osatzen duten elementuak menpeko aldagai bihurtzen dira, guztiak alda daitezke eta aldatu behar dira, betiere familia guztiek eskolari eskatzen diogun helburua lortzeko beharrezkoa baldin bada. Aukeratutako pertsonentzako informazioaren gizartean, familia akademikoak gure seme-alabentzako goi-mailako hezkuntzako titulazioak ziurtatzen saiatzen ginen eta, askotan, gainerakoentzat aukera horretaz baztertzen zituzten ibilbideak babesten genituen. Aukera "darwinista" hau babesteko egiten ziren diskurtsoek ez zuten datuen froga gainditzen, baina kontzientzia asko lasaitzeko baliagarriak ziren. Hauen artean unibertsitatea langabetuen fabrikatzat jotzen zuen diskurtsoa nabarmen dezakegu; izan ere, informazioaren gizartean lanposturik onenak goi-mailako titulazioa (unibertsitatekoa edo goi-mailako lanbide-heziketakoa) duten pertsonek nagusiki bereganatu dituzte herrialde guztietan. Unibertsitateko langabezia deritzana 30 urtetik beherako adin-multzoetan metatzen da, hau da, lan-merkaturatzeko epea luzatzearen ondoriozkoa da hein handi batean. Hezkuntza-arloko eta gizarte-arloko desberdintasunen beste muturrean, berriz, bigarren hezkuntza amaitzen ez duten pertsonak langabeziarako, azpiokupaziorako eta legez kanpoko ekonomiarako hautagai nagusi bihurtzen dira. Berdintasunaren helburua indarberritu egiten da guztientzako informazioaren gizartearen planteamenduan; neska-mutil guztiek –bere gizarte-jatorria edo kultura edozein izanik ere– familia akademikoek gure seme-alabentzat nahi ditugun ikaskuntzak lortzeko aukera izango dute, horretara bideratutako hezkuntza-ibilbideak jarraitu ahal izango dituzte. .