kaixo lagunak!!!

lunes, 21 de marzo de 2011

Informazioaren gizartea

Gure bizitzetako esparru askotan, publikoan zein pribatuan, eragina duen globalizazio-prozesu batean gaude murgilduta. Globalizazio-prozesu hau informazioaren teknologia berriei esker gertatu da eta erabateko iraultza izan dira.
IKTak eten gabe aldatzen dira eta giza aktibitateetan sartu dira: edozein lan aktibitatetan, irakaskuntzan, medikuntzan, elikaduran, aisian, turismoa, jolasak eta errealitate birtualak sortzen, harreman pertsonaletan, etab. Horretarako arrazoiak hauek dira, besteak beste: arintasuna, berehalakotasuna, kalitatea, fidagarritasuna, ugaritasuna..
Gainera, informazioa hainbat baliabidez heltzen zaigu eta edonork jaso dezake informazio pilo bat murizketarik eta mugarik gabe.

Informazioaren teknologia berrien inguruan sortu den gizarte berriak baztertu egin du industria-gizartea. Informazioaren edo ezagutzaren gizarte gisa ere ezagutzen den gizarte hau aurrekaririk ez duen iraultza teknologiko baten barruan sortu zen 70eko hamarkadan. Esan dezakegu IKTak modu masiboan erabiltzearen ondorioz industria-gizartea informazioaren gizarte bilakatu dela.
Gaur egun beste sektore bat garatzen ari da, laugarren sektorea edo informazio-sektorea. Sektore honetan informazioa da lehengaia. Informazioaren gizarteko ekonomiaren oinarria informazioa prozesatzea da, baita informazioaren tratamendurako baliabide teknologikoak ere. Informazio-ekonomia orokor batean gaude eta ekonomia honen sorrera joan den mendeko azken mende-laurdenean izandako iraultza teknologikoak erraztu zuen –inola ere eragin–.
Informazioaren teknologia funtsezkoa da iraultza honetan, industria-iraultzetan industria-iturri berriak izan ziren moduan, lurrunezko motoretik fosilen erregaietara edota energia nuklearrera; izan ere, energiaren sorrera eta banaketa industria-gizartearen ezkutuko giltzarria izan zen (Castells 1997:57).

Informazioaren gizartea hobeto ulertzeko bideo batzuk utzi dizkizuet.

No hay comentarios:

Publicar un comentario