kaixo lagunak!!!

lunes, 11 de abril de 2011

Eten digitala

ETEN DIGITALA

Irakurri dugun artikuloa Julio Cabero Almenarak idatzitakoa da eta bertan eten digitalari buruz hitz egiten du. Baina zer da eten digitala?
Sarera edota teknologi konkretu batzuetara sartu daitezkeenen eta ez daitezkeenen arteko bereizketa, bai kontsumitzaile zein produktore mediatiko bezala. Beraz, teknologia hau erabiltzen duten eta ez dutenen artean desberdintasunak sortzen dira.Eten digitala herrialdeen, eskualdeen, instituzioen eta pertsonen artean dagoen eten sozioekonomikoaren ondorio zuzena da. Bizi garen gizartean ezagutzen ditugun ekonomi ereduak kapitalistak eta neoliberalak dira eta IKTak gizartean txertatzen ari dira ikuspuntu filosofiko eta ekonomiko honetatik. Beraz, gizartearen zati bati emango diote erantzuna soilik eten digital hau areagotuz. Honekin, arrisku baten aurrean gaude eta hau da: teknologia berriak erabiltzeko aukera ez duten herrialde, pertsona, erakunde, etab...teknologia baztertze honek nolabait herrialde pobre eta aberatsen arteko banaketa areagotu duela.

Autorearen ustez, ez dago eten ekonomikoa soilik. Eten ezberdinak daude: politikoa, hezkuntzakoa, jatorrizkoa, genero etena, hizkuntzakoa, irakasleen eta ikasleen artekoa eta psikologikoa.
Eten digitalak azaltzeko orduan, bi motatako joerak bereiz daitezke:
1-Biguna: Arazoaren ekoizpena teknologia, telekomunikazio eta informatikaren infraestrukturetan aurkitzen da.
2- Gogorra: Honen arabera, eten digitala gizarte kapitalistan ematen den desberdintasun sozial eta ekonomikoaren ondorioa da. Horrela, hezkuntza eta osasun zerbitzuen kalitatearen arabera ezberdintzen diren herrialdeak teknologia berrien erabileraren arabera ere mailakatuko dira.

Zein izan beharko da eskolaren papera?
Eten digitala pertsonek daukaten formazio eta hezkuntza egoeraren ondorioz sortzen da. Pertsona bat ez bada gai IKTak erabiltzeko, ez badu alfabetizazio digitala jaso arazoak izango ditu erabiltzeko. Etorkizuneko biztanleak alfabetatuak egon beharko dira ez bakarrik hizkuntza idatzian arlo digitalean be bai. Alfabetatze digital honek, pertsonak 3 arlotan konpetenteak izatea ahalbidetuko du: teknologiak erabiltzen jakitea, hauek erabiltzeko jarrera positibo eta errealak edukitzea eta erabilpenerako beharrizanak eta mezuak ebaluatzen jakitea.
Beraz, pertsona batek jasotzen duen hezkuntza adierazgarria izango da teknologiak erabiltzeko edo ez erabiltzeko eta ondorioz informazioaren gizartean ongi bizitzeko eta kanpoan ez gelditzeko. Ikuspegi honek, aldaketak sortarazi ditu ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan. Informazioa kudeatzen, erabiltzen, aukeratzen, ebaluatzen... jakin behar da eta hau eskolatik irakatsi behar da.
Informazio guztia eskura dauka Beraz,eskolako partaideen artean, formakuntza beharrezkoa da alfabetizazio digitalaren alde. Formakuntza nork eman behar duen esaten duenean, autoreak argi dauka enpresek asko lagundu dezaketela. Ikaskuntza komunitateaz ere hitz egiten du Julio Caberok,eta esaten du ziberboluntarioak geletan sartzean beraien ezagutzak konpartitzen dituztela eta horrela eskola erakundean parte hartzen duten guztiak aberastuz, eten digitala sahiestu daitekeela. Hau aurrera eramateko eskolak euren metodologia eta antolaketa aldatzea ezinbestekoa da.
Nire ustez, eskolek eta hezkuntzak argi izan behar dute informazioaren gizartean bizi garela eta ematen den irakaskuntza honetara egokitu behar da.Oso garrantzitsua da
guztiak alfabetizazio digitala jasotzea, ez bakarrik ikasleak irakasle guztiak ere. Informazio guztia eskura daukagun gizarte honetan ezinbestekoa da informazio hau bilatzen, aukeratzen, ebaluatzen, kudeatzen... jakitea eta hau eskolak irakatsi behar du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario